Mathew Ryan atezain australiarra Realeko jokalaria da dagoeneko
Mathew Ryan australiarra Realeko gizonezkoen taldeko atezaina izango da 2023ko ekainera arte, gutxienez. Atzo eguerdian iritsi zen Donostiara, eta iluntzean egin zuten publiko kontratu berria: datozen bi denboraldietan jokatuko du Ryanek Realean, eta beste denboraldi bat luzatzeko aukera mahai gainean dago, “helburuen arabera”. Miguel Angel Moyaren lekua hartuko du australiarrak, Balear uharteetako atezainari ez baitzioten kontratua berritu ekainean.
Atezain berria gaur hasiko da entrenatzen Zubietan, eta larunbatean jokatuko du lehen partida Realarekin, Huescaren aurka.
Brighton & Hove Albion Football Club talde ingelesean jokatu du orain arte atezain australiarrak.