Emakume bat atxilotu dute Grosen, droga trafikoagatik
Ertzaintzak 50 urte inguruko emakume bat atxilotu du Grosen, ustezko droga trafikoaren delituagatik. Herenegun ertzainek Grosen ikusi zuten ustezko droga salerosketa egiten, eta ehun gramo kokaina aurkitu zizkioten, baita banaketarako objektuak ere. Jarraian, atxilotu egin zuten.