Etxetik kanpo hasi eta bukatuko du liga Bera Berak

Txapeldunak Bera Berako jokalariak titulua ospatzen. (Argazkia: Bera Bera)

Emakumezkoen Ohorezko Mailaren 2021-22 denboraldiko egutegiaren zozketa egin du Espainiako Eskubaloi Federazioak. Bera Berak, egungo txapeldunak, irailaren 11n hasiko du liga Handbol Sant Quirze talde igo berrien aurka, eta maiatzaren 28an bukatuko dute Kanarietan Rocasa indartsuen kontra. Etxeko lehen arerioa Malaga izango da, eta Gascan jokatuko dute irailaren 18an.

Lehen hiru hilabeteak gogorrak izango dira Donostiako taldearentzat. Irailaren 4ean eta 5ean Superkopa jokatuko dute Elxen kontra. Irailean ere jokatuko dute Europa Ligako Q2 kanporaketa, eta txapelketan jarraituz gero ligako partidekin tartekatu beharko dute. Horrez gain, Munduko Txapelketak eta gabonek etenaldi luzea eragingo dute ligari dagokionez. Ondoren, Bera Berak antolaturiko kopa jokatuko da Donostian, eta horrek ere bat egingo du ligako egutegiarekin.

HITZAkide HITZAkide