Aurreko udan egin zen moduan, aurten ere, egoerara egokitutako egitaraua osatu du Groseko Jai Batzordeak. Pregoia eta erraldoien dantza emanaldiarekin Katalunia plaza girotu dute auzotarrek. Egunari amaiera emateko, eraso sexisten aurkako argazkia egin dute.
Antondegi Berdea osatzen duten elkarte eta plataforma guztiek olatuek itsasoan egon behar dutela aldarrikatu dute gaur Groseko hondartzan.
Lauaizeta parkeko Bordazar baserrian bizi den baserritar gaztea da. Esne ekoizpenean buru-belarri dabiltza, eta Easo zein Irun plazetako esne makinetan dute salmenta puntua.
Gaur hasiko dira Groseko Zipotz jaiak eta bihar Añorgako eta Kaiko Karmen jaiak. Nahiz eta festak ez diren bere osotasunean ospatuko eta egitaraurik ez den egongo, zenbait ekitaldi eta jarduera egingo dira egun berezi horiei kolorea emateko asmoz.