Kase.O eta Los Chikos del Maiz Donostia Festibala jaialdian izango dira
Irailaren 24an egingo dute 10. Donostia Festibala. Edukiera eta formatua pandemia egoerara egokitu behar izan dute antolatzaileek, baina “flow berdina” mantenduko duela diote. Donostiako Hipodromoan ariko diren artistak aurkeztu dituzte: Kase.O, Lagrimas de Sangre, Los Chikos del Maíz, Simona J.Largo eta Aigory. Sarrerak hilaren 20an jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera.
Informazio gehiago jaialdiaren webgunean topatuko duzue.