Arraun Lagunakek lidergoa lortu nahi du Orioko eta Getxoko uretan
Larunbatean Orioko uretan arituko dira lehen mailetako arraun taldeak, eta igandean, berriz, Getxon. Larunbatean, Orion, emakumeak hasiko dira, 18:10ean, eta gizonezkoen estropadak 18:30ean hasiko dira. Emakumeen estropadan, Arraun Lagunak eta Donostiarra arituko dira, eta gizonezkoen estropadan Donostiarra arituko da, ohorezko txandan. Igandean ere, Getxon, emakumeak hasiko dira, 11:40ean, eta gizonak 12:13ean hasiko dira.
Emakumeen ligan, Arraun Lagunak sailkapenaren lehen postuan dago 13 punturekin, Oriorekin berdinduta, eta Donostiarra, berriz, hirugarren postuan dago, 9 punturekin. TKE ligan, Donostiarra laugarren postuan dago, 31 punturekin.
KAE2 ligan, igandean izango dute estropada Donostiarra B-ko mutilek, Portugaleten. Laugarren postuan daude sailkapenean, 26 punturekin. Aurretik, Busturialdea, Portugalete eta Hondarribia B dituzte donostiarrek, 35, 35 eta 29 punturekin, hurrenez hurrez. Atzetik, Deusto eta Mutriku dituzte gertu, 25 eta 24 punturekin, hurrenez hurren.
Futbolean, Realaren lehen taldeak denboraldi-aurreko partida jokatuko du larunbatean, 19:00etan, Zubietan. Huescaren aurka izango da partida.