'Jaiak kaitik eta herriarentzat' lelopean Bulebarretik hasi eta kaian amaitu dute kalejira. Aurten ez dira ohiko Karmenak ospatuko baina bizilagunek haien aldarrikapenak kalera eraman nahi izan dituzte.
Donostiako intzidentzia metatua 525,25ekoa da, eta gora egin du. Intzidentzia metatu altuena Amara-Erdialdekoa da, eta baxuena, berriz, Loiolakoa.
Larunbatean antzerkia kalean egingo dute Trapu Zaharra taldeko Lierni Fresnedo eta Jon Rodriguezek. Umoretik, bidaia birtualen agentzia batek etxekoandre bati antolaturiko bidaia antzeztuko dute.
Sergio Lamuedra (Hernani, Gipuzkoa, 1973) txalaparta irakaslea da hainbat herritan. 30 urte baino gehiagoko musika ibilbidea egin du, eta txalaparta berpiztu dutenetako bat dela esan daiteke. Zurartean Txalaparta Elkartea sortu zuen, eta egun elkarte horretako irakaslea da, nahiz eta beste proiektu batzuk ere badituen. Donostiako San Bartolome kalean ematen ditu klaseak. Uda honetan udako ikastaro laburrak ere ematen ari da.