Donostia turismo gune gisa sustatzeko hitzarmena
Donostia Turismoak eta Gipuzkoako Hotelen Elkarteak hitzarmena sinatu dute Donostia turismo gune gisa sustatzeko eta posizionatzeko. Esaterako, hotelek doan utziko dituzte ehun logela baino gehiago komunikabideei eta eragile estrategikoei ostatua errazteko. Horrela, Donostiaren nazioarteko posizionamendua eta lehentasunezko merkatuetako bisitariak erakartzea sendotzen lagundu nahi dute bertako turismo sektorearen jarduera dinamizatzeko.
Donostiari buruzko bostehun artikulu baino gehiago argitaratu dituzte 2020an estatu mailako eta nazioarteko komunikabideetan. Haien AVE (Advertising Value Equivalent / Publizitateko Balio Baliokidea) balioa 5 milioi euro baino gehiagokoa izan da.