Kuba desblokeatzeko eskatu dute hamarnaka pertsonak
Kuba krisi politiko betean dago gaur egun, eta hainbat pertsonak elkarretaratzea egin zuten atzo Bulebarrean, eskakizun batekin: Kuba desblokeatzeko. Izan ere, Estatu Batuek Kubari ezarritako blokeo ekonomikoa handia da, eta COVID-19aren egoerak Karibeko herrialdeko bizilagunen bizitzari kalte egin dio. Estatu Batuetako Joe Biden presidenteari galdegin zioten zuzenean atzo Donostian ere, blokeo ekonomikoa behin betiko eteteko eskatzen.
EH Bilduko ordezkariak elkarretaratzean izan ziren atzo.