Nahia Zudaire Tokioko Paralinpiar Jokoetan egongo da Iñigo Llopisekin batera
Nahia Zudairek Tokioko Paralinpiar Jokoetarako sailkapenaren berri jakin zuen herenegun. Hau dela eta, Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis izango dira Paralinpiar Jokoetan arituko diren kirolari donostiar bakarrak. Zudairek hiru probetan hartuko du parte: tximeleta estiloko 100 metrotan, 400 metro librean eta estiloetako 200 metrotan.
Azken hilabeteetan IRUTXULOKO HITZAk Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire elkarrizketatu ditu; batetik, Europako Txapelketan izandako emaitza onak direla eta; bestetik, Tokioko Paralinpiar Jokoetako sailkapena dela eta. Konfinamenduak, hein batean, on egin die biei. Iñigo Llopisek elikadura hobetzea lortu duela dio, eta Nahia Zudaireri, berriz, koronabirusaren krisiaren aurretik estres asko eragiten zioten Paralinpiar Jokoek, eta urtebete atzeratuko zirela jakin zuenean zama kendu zuen bizkarretik.