Ameriketara joandakoen aztarna, Koldo Mitxelena kulturunean
Basque way. Itzulerako txartelik gabe Ameriketara bidaiatu zuten euskaldunen aztarna izeneko erakusketa ikusgai izango da Koldo Mitxelena kulturunearen aurrean, uztailaren 30era arte. 2003 eta 2019 artean, David Quintasek hainbat argazki-espedizio antolatu zituen Latinoamerikako, Estatu Batuetako eta Kanadako herrialdeetara, 20.000 kilometro baino gehiago zeharkatuz, eta euskal migratzaileen arrastoari eusten dioten lekuak, izenak, ohiturak, pasadizoak eta arkitekturak betikotu zituen. Argazki horiek osatzen dute erakusketa.
Erakusketaren harira, hiru hitzaldi antolatu dituzte, gazteleraz. Gaur, 19:00etan, El tango y su historia social: del siglo XIX al siglo XX izeneko hitzaldia eskainiko du Javier Barreiro idazle eta irakasleak. Uztailaren 21ean, 19:00etan, Jesús Galindez: profesor, político y… ¿espía? izeneko hitzaldia emango du David Motak. Uztailaren 28an, berriz, 19:00etan, Influencers de la cultura vasca en América en los años 50 izeneko hitzaldia eskainiko du Oscar Beltran de Otalorak.
Hitzaldiak entzuteko aldez aurretik izena ematea komeni da, 08:30etik 14:30era 943-11 28 93 telefono zenbakira deituz.