Banketxe batean gizon bat atxilotu dute, lapurreta egotzita
Gaur goizaldean Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du Erdialdeko banketxe batean, lapurreta leporatuta. Ertzaintzak adierazi duenez, goizaldeko 01:30ean atxilotu dute gizona, banketxeko leihoa apurtu eta lapurreta egin nahian ari zela. Hala azaldu du Ertzaintzak: “Banketxeko alarma-zentraletik jakinarazi dute segurtasun-kameren bitartez gizon bat ikusi dutela banketxe barruan, eta abisua jaso ondoren hurbildu diren Ertzaintzako baliabideek lokaleko leihoetako batek kalteak zituela ikusi dute. Horren aurrean, berehala erantzuteko zerbitzuko patruila bat aktibatu dute. Baliabide espezializatua banketxea miatzen hasi denean, gizon bat aurkitu du lokaleko gela batean ezkutatuta”.
Ertzaintzaren arabera, 30 urteko gizon horek polizia-aurrekariak ditu antzeko ekintzengatik. Agintzaritza judizialaren eskuetan jarri dute, Donostiako Guardiako Epaitegian.