Jazzaldiarekin bat egin du San Martingo auzo elkarteak
Egun gutxi falta dira 56. Jazzaldia hasteko –hilaren 21etik 25era izango da–, eta San Martingo auzo elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Batetik, hainbat saltokitako erakusleihoak eta barrualdeak apaindu dituzte jazz musikaren elementuekin. Horrekin batera, eta lehen aldiz, formatu txikiko zuzeneko emanaldiak antolatu dituzte, ostegunetik larunbatera.
Musikeneko Nuria Culla abeslariak, Gonzalo Encinal pianoak eta Ledian Mola kontrabaxuak bi kontzertu emango dituzte. Ostegunean Copylaser dendan –San Martin, 54– ariko dira 18:00etatik 20:00etara, eta ostiralean Convent Garden gunean –San Bartolome, 14– 18:30etik 20:30era. Larunbatean, berriz, Geraldine Ramirez abeslaria eta Ricardo Urrutia gitarrista ariko dira La Perola jatetxean –San Martzial, 52– 12:00etatik 14:00etara.