Laurent Cantet eta Terence Davies, besteak beste, Zinemaldiko Sail Ofizialean
Donostiako Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo dute, eta aurreratu dituzte dagoeneko Sail Ofizialean lehiatuko diren zuzendariak. Laurent Cantet, Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic, Claudia Llosa eta Claire Simon zinemagile ospetsuak lehiatuko dira. Gainera, 2021eko irailaren 17tik 25era bitartean izango den aurtengo 69. edizioan, Alina Grigorek, Zhang Jik eta Tea Lindeburgek lehenbiziko filmak aurkeztuko dituzte, eta Ines Barrionuevok laugarren lana erakutsiko du.
Aurtengo Zinemaldian aldaketak egongo dira, eta interpretazio sarietan hemendik aurrera ez da genero bereizketarik egingo; hau da, gizonek eta emakumeek eskuratuko dute saria. Gizonezko onenaren eta emakumezko onenaren zilarrezko maskorren ordez, Interpretazio Nagusi Onenaren eta Taldeko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorrak banatuko dira.