12 eta 15 urtekoek txertoa jartzeko hitzordua hartu dezakete dagoeneko
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartu dezakete gaurtik aurrera. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Gaur Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera izango dute.
Osakidetzak duela hamabi egun ireki zuen 16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzeko atea, eta dagoeneko hasi dira txertatzen. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira, lehen dosia jaso dezaten.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.