Aldagailu inklusiboak egiten hastea erabaki du udalak aho batez
Elkarrekin Donostiaren proposamena aho batez onartu du udalbatzarrak, eta horrela, hirian aldagailu inklusiboak sartzeko lan egiten hasiko da udala. Aitzole Araneta bozeramailearen hitzetan, “Elkarrekin Donostiaren ekimenaren helburua da laguntza berezia behar duten guztiek, benetan hain bereziak ez direnak (adineko pertsonak izan daitezke, muskulu-distrofiak edo afekzio neuromuskularrak dituztenak), beren higiene eta garbitasun beharrak beteko dituzten bainugela irisgarriak izatea, eta horrela guztiek bezala aisialdiaz eta kulturaz gozatu ahal izatea”.