Herrerako tren geltokiaren lanetan segurtasuna handituko da
Donostiako Udalak Renferi eskatuko dio Herrerako aldiriko tren geltokian segurtasun neurriak hartzeko. Elkarrekin Donostiaren proposamena aho batez onartu du udalak, eta oinezkoen pasabide irregularra blokeatzeko hesia jartzeko eskatuko diote Renferi. “Auzoko bizilagunak kezkatuta daude geltokia hobetzeko lanak egiten ari diren bitartean segurtasun faltagatik; izan ere, batzuek trenbidea oinez zeharkatzen dute, horrek dakarren arriskuarekin”, azaldu du Elkarrekin Donostia.
Aurreikuspenen arabera, lanak 2022ko apirilera arte luzatuko dira. Hori dela eta, Marta Huarte Elkarrekin Donostiako zinegotziak segurtasun neurriak hilabeteko epean jartzea eskatu du. “Ezinbestekoa da ezbehar bat gertatu aurretik, langileek lanaldia amaitu ondoren, hesiak edo babesak jartzea, behar bezain indartuta, oinezkoak bideetatik igaro ez daitezen”, nabarmendu du Huartek.