Mojo Hand talde donostiarrak doako kontzertua emango du gaur, Jazzaldian
Atzo hasi zen ofizialki Donostiako Jazzaldiaren 56. edizioa. Denetariko kontzertuak izan ziren hiriko hainbat gunetan, eta La Locomotora Negra taldeak Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen –Beñat Parrak kronika interesgarria idatzi zuen: La Locomotora Negra, jazzaren makina–. Gaur Jazzaldiko bigarren eguna da, eta ordaindutako zenbait kontzertu izango dira Victoria Eugenia antzokian eta San Telmo museoan, besteak beste. Doako bost kontzertu izango dira gaur Kursaalaren kanpoaldean.
Frigo gunean, Asier Ardaiz & Friends izango dira 17:45ean, Mojo Hand talde donostiarra izango da 20:15ean, eta De 2 En Blues Band taldea izango da 22:45ean. Guuk gunean, aldiz, The Machetazo taldea izango da 19:00etan, eta Swingtronics 21:39ean.