Donostiako tabernek terrazen tasan murrizketa izan dute
Terrazen tasan gutxiago ordaindu beharko dute Donostiako tabernariek, Donostiako Udalak hartutako erabakiaren arabera. Izan ere, urteko lehen sei hilabeteetako tasa ordaintzerakoan, hamar mahai baino gutxiago dituzten establezimenduek %50 gutxiago ordaindu beharko dute, eta hamar mahai baino gehiago dituztenek, berriz, %33 gutxiago. Donostiako Udalak 350.000 euro gutxiago eskuratuko ditu horrela.