Añarbeko presak 45 urte bete ditu
Añarbe ibaiaren urtegiko uren udal mankomunitatea 1968ko abuztuan sortu zen, edateko ura hornitzeko sistema orokor bat eratzeko xedearekin. Ondoren, hondakin uren saneamendu eta arazketara zabaldu zen xedea. Zerbitzua hasiera batean zortzi udalerrietara ematen zuen –Donostia buru zela– eta beranduago hamar udalerrietara –Astigarragaren eta Lasarte-Oriaren desanexioarekin–.
Añarbeko presa 1976ko uztailaren 23an inauguratu zuten, zazpi urte iraun zuten obren ondoren. Presako iturria irekitzeko ekitaldia eguerdiko 12etan egin zuten. Hiriko alkate eta Mankomunitateko presidentea zen Francisco Lasak ireki zuen pasabidea urak Beheko Kanalera iristeko.