Gabonetako azokan saltoki bat eskuratzeko epea, zabalik
Urumea ibaiaren ondoan azoka antolatu ohi dute gabonetan, eta datozen gabonetako azokan saltoki bat eskuratzeko epea ireki du Donostiako Sustapenak. Azokan saltoki bat ezarri nahi duen negozio orok eskabide bat betez izena eman dezake, www.donostiagabonetakoazoka.eus web orriaren bitartez. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 10ean amaituko da.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiaren ustez, “gabonetako azokak piztu egiten du hiriko ekonomia neguan zehar”.