Joseba Barandiaranen omenez plaka bat jarriko du Udalak
Duela 43 urte poliziak hildako gaztea omenduko dute San Bartolome kalean.
Istiluak San Bartolome kalean, 1978an. Ekitaldia larunbatean egingo da 12:00etan, San Bartolome kaleko 12.zenbakian. Bertan, plaka bat jarriko dute bere omenez. Donostiako alkate Eneko Goiak, udal-taldeetako ordezkariek eta Joseba Barandiaranen senideek parte hartuko dute.
1978ko uztailaren 11an, Joseba Barandiaran Urkola gaztea, tiro batez hil zuen Espainiako poliziak. 1978ko sanferminetan, uztailaren 8an, Iruñeako zezen-plazan izandako liskarretan German Rodriguez gaztea hil zuten tiroz, eta beste hamaika pertsona zauritu zituzten. Manifestazioak eta grebak zabaldu ziren Euskal Herrian. Hiru egun beranduago, Donostian egin zen German Rodriguezen hilketa salatzeko manifestazioan zegoen Barandiaran. Aldapeta eta San Bartolome kale artean hil zuten tiroz 19 urte besterik ez zituela.
Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekimenen artean antolatu du.


