Sare Herritarraren bizikleta itzulia Donostian amaituko da bihar
Garesen (Nafarroa) hasi zen bizikleta itzulia, atzo. (Argazkia: Sare) Euskal presoen eskubideen alde Euskal Herria bizikletan zeharkatzen ari dira hainbat herritar Sare Herritarrak antolatutako itzulian. Helmuga Donostia izango da, eta bihar helduko dira: 12:15 aldera ekitaldia egingo dute Alderdi Ederren. Bizikleta itzuliaren helburua honakoa da, Sare Herritarrak azaldu duenez: “Estrategia honen helburua, urruntze politikarekin guztiz amaitu, gradu progresioa era normalizatuan gauzatzea ahalbidetu eta legedia arrunta aplikatuz, euskal presoak dagokien etxerako bidea hartu dezaten urratsak ematean datza”.


