Donostiako suhiltzaileek ponpa-auto berria dute
Donostiako suhiltzaileei ponpa-auto bat eman die Bizkaiko Foru Aldundiak, eta horrela, suhiltzaileek baserri bideetan eta hiriaren kanpoaldeko bideetan zerbitzua emateko aukera izango dute. Izan ere, iazko abenduan suhiltzaileen pisu handiko ponpa-autoak istripua izan zuen, eta ezin zieten zerbitzurik eman aipatutako eremuetako biztanleei: ibilgailu horiek lau gurpiletako trakzioa dute eta ura eramateko edukiera oso handia. Horregatik dira egokiak baserri bideetarako.
Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak eman dizkio Martin Ibabe Hiri Segurtasun eta Hiri Babeseko zinegotziak, pisu handiko ponpa-autoa emateagatik.