Txakurren hondartza Urumean
Ohikoa da urtean zehar txakurrak hondartzan ikustea, batera eta bestera ibili ohi dira jolasean hondar artean. Uda giroan ordea, herritarrez eta bisitariz betetzen dira gure hondartzak, eta haiek debekatua dute sarrera. Txakurrek eta jabeek irtenbidea bilatu diote horri. Realaren zubiaren inguruan hondartza bitxia sortzen da itsasbehera denean, eta hara joaten dira ohiko paseoak ematera. Bertan ez dago toalla gainean eguzkia hartzen ari diren pertsonei traba egiteko arriskurik, eta aske ibili daitezke. Ibaialdetik doazen oinezkoek harriduraz begiratzen diete, ez-ohiko paisaia uzten baitute. Hiriko hiru hondartzez gain, laugarrena dugu beraz Urumean: txakurren hondartza.