AHTaren aurkako bizikleta martxara joateko deialdia egin dute Donostian
Debatik abiatuko den bizikleta martxan parte hartzeko deialdia egin dute Donostian. Ostegunean 8:50etan elkartuko dira Easo plazan.
AHTrik Ez! Plataformak Euskal Herriko hainbat lekutan eraikitzen ari diren Abidura Handiko Trenaren kontrako kanpaldia egingo du Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean. Hitzaldiak, tailerrak, umeentzako ekintzak, kontzertuak, azoka eta bestelako ekitaldiak antolatu dituzte. Garraio sistema horren aurrean alternatibak daudela eta proiektu “antiekolgikoa, antosoziala eta baliabideen xahutzailea” dela salatu nahi dute.
Gipuzkoatik akanparada joateko bizikleta martxa prestatu dute uztailaren 28tik 29ra. Debatik abiatu eta Atxonodorainoko bidea egingo dute. Gipuzkoako herritarrek AHTaren kontrako borrokan parte hartu dezaten antolatu dute martxa.
Hainbat Donostiarrek Atxandon egingo den akanpada babestu eta Debara gerturatuko dira bizikleta martxarekin bat egiteko. Easo plazan elkartuko dira 8:50etan Debaraino trenez iristeko. Astigarrada, Donostia eta Oarsoaldeako lanak datozen urteetan hasiko dira, eta inguruan izango dituen eraginengatik kezkatuta, bizikleta martxan eta akanpadan parte hartzeko deialdia luzatu diete hiritarrei.
Bizikleta martxako ibilbidea ondo prestatua eta erreza izango dela adierazi dute antolatzaileek. Erritmo lasaian eta ondo babestuta joango dira, hainbat furgoneta izango dira bidean zehar, motxilak eta bestelako gauzak eramateko. Ostegunean abiatuo dira 9:45etan Debatik, eta Bergararainoko bidea egingo dute, ostiralean Bergaratik Atxondoraino joango dira.