Diego Rico atzelaria fitxatu du Realak
Realak Diego Rico ezker hegaleko atzelaria fitxatu du bi denboraldirako, beste batez luzatzeko aukerarekin. Azken hiru sasoitan Ingalaterrako AFC Bornemouth taldean aritu da Burgosko 28 urteko jokalaria. Txuri-urdinen bigarren fitxaketa da. Mathew Ryan atezain australiarra izan zen aurrenekoa.
Bere jaioterrian hasi zuen bere kirol ibilbidea, eta jubenil mailan Zaragozarekin fitxatu zuen. 2013/2014 denboraldian lehen taldera igo zen, orduan bigarren mailan, eta ezker hegalean titular postua bereganatu zuen. Hiru denboraldi eman zituen han (109 partida), eta Leganesekin fitxatu zuen. Madrilgo taldearekin egin zuen debuta lehen mailan. Bi denboraldi bikain egin ondoren (58 partida), Premier Leagueko Bournemouth taldearekin sinatu zuen. Hiru denboralditan 83 partida jokatu ditu.