'Frantzia pasalekua 2. zenbakia. Pedro Rodriguez' moda erakusketa jarri dute Okendo Kultur Etxean
Espainiako goi mailako joskintzaren diseinatzaile handienetako baten Donostiako etxeari egindako omenaldia da Okendo Kultur Etxean jarritako moda erakusketa. Hilaren 23an aurkeztu zuten eta irailaren 21era arte izango da ikusgai. 1940ko hamarkadatik 1970eko hamarkadaren bukaera arte hirian izandako mugimendua erakusten duen ibilbidea da, Espainiako goi mailako hostun garrantzitsuenetako baten ikuspuntutik.
Erakusketak jostunaren puntadak eta Donostiako joskintza etxearen historia errepasatzen ditu. Hogei jantzi eta osagarri baino gehiago dira, baita Murua donostiarren jatorrizko hamazazpi bozetoak ere. Argazki bilduma ere erakusketako beste elementuetako bat da. Besteak beste, lehen Donostiako Zinemaldian Pedro Rodriguezek sortutako jantziekin joan ziren aktore eta zuzendari ospetsuen argazkiak daude.
Pedro Usabiaga moda eta zinema argazkilari eta moda bildumagile handiak egin ditu komisario lanak. Beste hainbatek erakusketari ekarpenak egin dizkiote. Hala nola, Lopez Trabado Bilduma, Carlos Milla Mingez eta Jesús Velarde Florencio, Vergara Jauregi Satrustegi familia, Asunta Larrinada eta Rodriguez familia. Bestalde, erakusketarako Usabiagak Isabel Zapardiez diseinatzailearen lankidetza izan du.
Erakusketa astelehenetik ostiralera dago irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara. Larunbatean ordea, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

