Joseba Barandiaranen omenez plaka bat jarri du Donostiako Udalak
Larunbat eguerdian Eneko Goia alkatea, udal taldeetako ordezkariak eta Joseba Barandiaranen senideak San Bartolome kaleko 12. zenbakiaren aurrean bildu ziren, Joseba Barandiaranen omenezko plaka bat jartzeko.
1978ko uztailaren 11an, Joseba Barandiaran Urkola gaztea, tiro batez hil zuen Espainiako poliziak. 1978ko sanferminetan, uztailaren 8an, Iruñeako zezen-plazan izandako liskarretan German Rodriguez gaztea hil zuten tiroz, eta beste hamaika pertsona zauritu zituzten. Manifestazioak eta grebak zabaldu ziren Euskal Herrian. Hiru egun beranduago, Donostian egin zen German Rodriguezen hilketa salatzeko manifestazioan zegoen Barandiaran. Aldapeta eta San Bartolome kale artean hil zuten tiroz 19 urte besterik ez zituela.