Loiolako San Ignazio egunarekin aurrera egitea erabaki dute
Auzoaren erantzuna eta egoeraren balorazio orokor bat egin ostean, Loiolako jai batzordeak hilaren 31ko San Ignazio egunarekin aurrera egitea erabaki du. Eguna lasaitasunez gozatu ahal izateko auzotarrei eskatu diete antigeno testak egiteko. Antolatzaileek hori bera egingo dutela adierazi dute. Horrez gain, jaiak ahalik eta seguruen ospatzeko egitarauan aldaketa txiki batzuk egin dituzte.
Hona hemen hilaren 31ko egitaraua, aldaketekin:
- 10:30. Diana auzoan zehar txistulariekin.
- 11:30. Haurrentzako eskulan tailerrak, Latsarien plazan.
- 13:30. Auzoko erraldoi eta buruhandien ikuskizuna, Latsarien plazan.
- 14:30. Herri bazkaria, frontoian. Bakoitzak eraman beharko du janaria eta edaria (etxetik edo auzoko tabernaren batean eskatuta). Mahai bakoitzeko sei pertsona eseri ahalko dira. Bazkalostean, bingoa eta txiste lehiaketa egingo dute.
- 18:00-22:00. Kontzertuak, Latsarien plazan: Andoni Ollokiegi eta Herenegun taldea.
Uneoro segurtasun neurri orokorrak mantendu beharko dira: 1,5 metroko segurtasun distantzia, maskara eta eskuak garbitzea sarritan.