Amaran jaien ordezko kultur jarduerak egingo dituzte hilaren 30ean eta 31n
Aurten Amaran ez da auzoko jairik ospatuko, baina uztailaren 30ean eta 31n kultur jarduerak egingo dituzte Easo plazan, Amarako jai batzordeak eta gazte asanbladak antolaturik.
Uztailaren 30a, ostirala, Amarako Gazte Eguna izango da, eta auzoko gazte asanblada arduratu da egitaraua antolatzeaz. 11:00etan giza futbolina egingo dute, eta 13:30ean dantza tailerra eskainiko dute. 18:00etan bertso saioa izango da, eta eguna borobiltzeko, ElekTroKela elektrotxarangak kontzertua emango du, 21:00etan.
Uztailaren 31ko egitaraua jai batzordeak antolatu du osorik. 12:00etan haurrentzako ikuskizuna izango da Easo plazan: Ipuinekin jolasean. 14:30ean, bazkaria izango da –bakoitzak etxetik ekarritako janariarekin–, eta 17:00etan, toka txapelketa. 18:00etan pala finala izango da Amara kaleko pilotalekuan, eta 19:00, bakarrizketa bat egingo Nerea Arriolak Easo plazan. Amaitzeko, 21:00etan kontzertua eskainiko du Distopia taldeak.
Ekitaldi horietan guztietan parte hartzeko, sarrerak eskuratzea komeni da, La Bodeguilla tabernan.