Liher banda disko berria grabatzen hasi da
Liher musika taldea laugarren diskoaren grabaketekin hasi berri da. Kaki eta Martxel Arkarazorekin ari dira elkarlanean Andoaingo Garate estudioan. Era guztietako musikariei bere zerbitzu tekniko zein maila goreneko azpiegiturak eskaitzen dituen espazioa da.
Liher taldeak 2020an aurkeztu zuen bere azken lana, Hemen herensugeak daude izeneko proiektua. Musika ez ezik, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, adako kontzertu zerrenda aurkeztu zuten maiatzean eta guztira, 12 kontzertu egitea aurreikusten dute. Esaterako, uztailaren 31 eta abuztuaren 1ean Italian joko dute, Udinen. Hala ere, kontzertu gehiago iragarriko dituztela aurreratu dute. Bitartean taldearen laugarren diskoarekin lanean dabiltzala zabaldu dute sare sozialetan.