Kontxako hondartzan agerturiko olio-orban bat ikertzen ari dira
Astearte eguardian Loretope eta Perla artean agertu zen olio-orbana. Arratsaldean, Kontxako hondartzan bandera horia jarztea erabaki zuten badaezpada, eta azkenik, arratsaldean gorria jarri zuten. Udaltzaingoa orbanaren jatorria ikertzen ari da, eta horretarako protokoloak aktibatu dira.