Grafitiak egin dituzte Pasealeku Berriko Oteizaren eskulturan
Zenbait grafiti egin dituzte Pasealeku Berriko Jorge Oteizaren Eraikuntza hutsa eskulturan, eta Eneko Goia alkateak bere “gaitzespen irmoena” adierazi du: “Elkarbizitza errespetuan oinarritzen da. Eskultura bat errespetatu ez eta gainean grafitiak egiten dituenak hiri osoari faltatzen dio errespetua”, esan du alkateak.
“Lehenbailehen” garbitzeko agindua eman du Donostiako Udalak.