Zaindu Maite Duzun Hori
“Uda honetarako udalaren antzerki eskaintza honakoa da: 13 emanalditik 10 gaztelaniaz, 1 euskaraz eta 2 bi hizkuntzatan izango dira. Zoritxarrez, ez dugu sorpresarik hartu. Izan ere, ez da halako zerbait ikusten dugun lehen aldia. Euskaldunok Donostian kultur eskaintzaz euskaraz gozatu nahi dugu eta lerro hauen bitartez gogorarazi nahiko genuke udalaren eginkizuna dela hirian euskarazko eskaintza kulturala bermatzea”