Hegan dabiltza jada kaio beltzen bikotearen kumeak
Uliako itsaslabar batean habia egin zuen kaio beltzen bikoteak txitak izan zituen ekainean, eta orain hasi dira hegan kuma horiek. Izan ere, 2019 eta 2020 urteetan Santa Klara uhartean habia egin eta txitak aurrera ateratzen saiatzen ziren arren, ezinezkoa izan zen herritarrek sortutako eragozpenengatik. Baina Gipuzkoako kaio beltzen bikote ugaltzaile bakarra Uliako itsaslabarrean da orain, eta hor aukera gehiago dituzte horra iristea ez baita erraza.
Gure kostaldean ez daude kaio beltz asko. Iaz soilik hiru bikote ugaltzaile behatu zituzten inguruan: bi Bizkaian eta bat Gipuzkoan.