Presoen aldeko mobilizazioa izan da Kontxako hondartzan
Etxerat elkartearen mobilizazio bat Donostian. Euskal Herriko 17 hondartzetan bildu ziren atzo Etxerat elkarteko kideak ‘Salbuespen politikari Stop! Etxera’ lelopean presoak hurbiltzea eskatzeko, horien artean Kontxako hondartzan. Izan ere, 147 euskal preso Euskal Herriko periferiako espetxeetan daude, bai Espainian eta bai Frantzian, eta EAEko eta Nafarroako espetxeetan modulu hutsak daude. Preso horien artean, hemeretzi gaixotasun larriekin daude, eta bederatzi 70 urtetik gorakoak dira.
Atzo hondartzetan egindako mobilizazioetan, portaera honen desaktibatzeari ekiteko, iraganeko inertziak alboratzeko, erabaki bat hartzeko eta bizitza aske bat izateko presoek egin behar duten bidea eragozten duten ad hoc neurriei amaiera emateko eskatu zuten aho batez.

