Igeldoko emakumeak elkartzen hasi dira
Igeldoko emakumeak elkartzen hasi dira feminismoaren eta emakume izatearen inguruan dituzten ideiak konpartitzeko asmoz.
Maiatzaren 15ean hasi zen asmo hau, eta 12 emakume bildu ziren Leire Barrondok eta Oihane Arrutik dinamizatutako saioan. Bertan, emakume izateari eta sentitzeari buruz eta beraien gorputzei, ohiturei eta erronkei buruz mintzatu ziren. Bakoitzak gai hauei buruz duen ikuspuntua elkarbanatzea izan zen solasaldiaren helburua. Horren ondoren, uztailaren 15ean egin zuten bigarren topaketa, taldeko beste bi kidek izan zutelarik dinamizatzeko ardura.
Herriko emakumeak elkartzea zein garrantzitsua den azpimarratu zuten taldekideek, eta berriz ere elkartzeko asmoz daude.