Antiguako Pilota Txapelketa Larraintzarrera begira jarri da

Nafarroako pilota omenduko du aurten Antiguako Pilota Txapelketak, eta, horregatik, Nafarroako Larraintzar herriko Toki Alai frontoian jokatuko dute lehenengo jardunaldia, frontoiaren 100. urteurrenarekin bat eginez. Asteartean jokatuko dute lehenengo jardunaldia, eta frontoira joaterik ez dutenek ere partidak ikusi ahalko dituzte, zuzenean emango baitituzte Antiguako Pilotazaleoken Youtubeko kanalean.
Jardunaldia iragartzeko, Larraintzar herria eta Toki Alai frontoia ezagutzeko bideo bat zabaldu du Antiguako Pilotazaleok elkarteak: