Asteartean 92 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian, eta intzidentzia metatuak behera egin du berriz ere; 671,09koa da gaur egun. Intzidentzia metatu altuena Parte Zaharrekoa da, eta baxuena, aldiz, Aietekoa.
Iker De Miguel Prim kalean dagoen Izarraitz tabernako jabeetako bat da. Egoera berri honetara egokitzeko, aparkalekuetan jarri dute terraza, eta oso gustura daude. Hori eta beste kontu batzuk kontatu dizkigu Ikerrek.