Pasealeku Berriko barraketan zaratarik gabeko orduak egingo dituzte, autismoa duten pertsonengatik

Aste Nagusirik gabe ere, hilaren 1etik barrakak daude Pasealeku Berrian, herritarrek aisialdian erabili ditzaten. Ordea, halako instalazioetako eta inguruan ibiltzen den jendeak sortzen duen zaratak autismoa duten pertsonak gogaitu ohi dituzte, eta, horregatik, zaratarik gabeko orduak egingo dituzte gaur arratsaldean, autismoa dutenek ere barraketan gozatu ahal izan dezaten. 16:30etik 18:30era, beraz, isiltasuna mantendu beharko da Pasealeku Berrian. Era berean, gauza bera egingo dute hilaren 9an (egun horretan barrakak merkeago egongo dira gainera) eta hilaren 11n.
Barrakak bi urteren ondoren itzuli dira Donostiara, eta hedabide honek Francisco Martinezekin, barraketako bateko arduradunarekin, hitz egin du berriki, euren egoeraren berri izateko.