Film Latinoamerikarrak lehiatuko dira Horizontes Saria irabazteko

Horizontes Latinos sailaren 2021eko edizioko hautaketak hamar film latinoamerikar bilduko ditu Donostia Zinemaldian, work in progress latinoamerikarreko bost film eta hiru lehen lan. Hauek dira Horizontes Saria irabazteko lehiatuko diren filmak: Ivan Funden Piedra noche, Manuel Nieto Zasen El empleado y el patrón, Maximiliano Schonfelden Jesus Lopez, Madiano Marchetiren Madalena, Paz Fabregaren Aurora, Lorenzo Vigasen La caja, Alonso Ruizpalaciosen Una pelicula de policias, Andreas Fontanaren Azor, Tatiana Huezoren Noche de fuego eta Simon Mesa Sotoren Amparok.
Horizontes Latinos sailak Zinemaldiak Latinoamerikarekin duen lotura erakusten du. Izan ere, hautatutako filmak Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak, jatorri latinoko zinemagileek zuzendutakoak edota gaiak Latinoamerikari buruzkoak izan ohi dira. Hautagaiak Horizontes Saria irabazteko lehiatzen dira, 35.000 euro. Gainera, zuzendariaren lehen edo bigarren lana bada, Gazteriaren TCM saria lortzeko aukera ere badute filmek.