Jazzaldiko hamabi kontzertu La 2 telebista katean emango dituzte

Jazzaldia pasa da dagoeneko, baina kontzertuez gozatzeko aukera izan ez zutenek emanaldiak etxetik ikusteko aukera izango dute hilabete honetan, La 2 telebista kateak Donostiako 56. Jazzaldiko hamabi kontzertu eskainiko baititu. Oraindik ez dute ordutegi zehatza jakinarazi, baina 00:30ak aldera eman ohi dituzte urtero Jazzaldiko kontzertuak. Honakoak izango dira eskainiko dituzten emanaldiak:
- Abuztuak 11: La Locomotora Negra.
- Abuztuak 12: Cecile Mclorin Salvant.
- Abuztuak 16: Dave Douglas – Franco D’andrea Quartet.
- Abuztuak 17: Aymee Nuviola – Gonzalo Rubalcaba.
- Abuztuak 18: Chucho Valdes.
- Abuztuak 19: Jorge Pardo – Niño Josele: Mi Amigo Chick.
- Abuztuak 23: Marco Mezquida: Talisman.
- Abuztuak 24: Dave Holland – Kenny Barron Trio.
- Abuztuak 25: Naissam Jalal Quintet.
- Abuztuak 26: Noa eta Iñaki Salvador: Afterallogy.
- Abuztuak 30: Silvia Perez Cruz: Farsa Circus Band.
- Abuztuak 31: Bill Frisell Trio.
Hain zuzen, kontzertu horietako batzuetako kronikak egin zituen hedabide honek uztailean, esaterako, La Locomotora Negra taldearen kontzertuarena eta Marco Mezquidaren eta Kenny Barronen (egun berean jo zuten Trinitate plazan) emanaldiarena. Horrez gain, Mikel Azpiroz musikari donostiarrak Jazzaldiko hainbat egunetan bizitakoak kontatu zituen IRUTXULOKO HITZAn, esaterako, Chucho Valdesen kontzertuan bizitakoak, Noa eta Iñaki Salvadorren ikuskizunean bizitakoak eta Silvia Perez Cruzenean bizitakoak.