Parte Zaharrera sartzen diren ibilgailuen kontaketa egingo du udalak

Donostiako udalaren Mugikortasun Sailak Parte Zaharrera sartzen diren ibilgailuen tipologia, ordutegia, karga-maila, ibilbideen optimizazioa eta egiten den aktibitatea detektatzea du helburu. Horretarako, abuztuaren 5, 6, 7, 9, 10 eta 11n ibilgailu hauen zenbaketa egingo dute, 7:00etatik 11:30era. Bildutako informazioaren bidez, eremu hori erregularizatzeko neurriak hartuko dituzte; bai eta sartzeko eta irteteko ibilbideak, ordutegiak eta eremuak ezarri ere.
Iñigo kaleko, Mari kaleko, Kale Nagusiko eta Boluevard zumardia San Juan kaleko sarrera-irteeretan egingo da sarrera kontrola. Bestalde, Konstituzio plazan, San Juan kalean eta Boulevard zumardiako zamalanetarako aparkalekuetan egingo dira inkestak.
Zenbaketak City Changer Cargo Bike europar proiekturen parte ere badira. Izan ere, datu horiek bildu ostean zamalanen azpisistemaren simulazioa egin daiteke; ohiko zamalanena eta karga bizikletekin entregatzerena.