Disuasio elementuak jarri dituzte Agirre lehendakariaren zubian, hegaztiek talka egin ez dezaten
Donostiako Udalak pegatina bertikal batzuk jarri ditu Agirre lehendakariaren zubiaren bi aldeetako beirateetan, hegaztientzako disuasio elementu gisa. Izan ere, hegaztiek sarritan talka egiten dute halako elementu gardenen aurka, eta hori saihesteko, halako pegatinak jartzeko eskatu zuten hainbat elkarte kontserbazionistek; besteak beste, SEO Birdlife ornitologia elkarteak eta Eguzki Erakunde Ekologistak.
“Askotan, markesina motako elementu horiek, metakrilatozko pantaila akustikoak, ateak edo kristalezko leihateak oztopo gaindiezina dira bertan talka egiten duten hegaztientzat, eta heriotza ere eragiten diete. Beirazko azaleren gardentasuna dela eta, hegaztiek paisaiaren jarraitutasuntza thartzen dituzte eremu horiek”, adierazi du Marisol Garmendiak, Ingurumen zinegotziak.
Duela hilabete batzuk, antzeko elementuak jarri zituzten Erdialdeko ostalaritza establezimendu batzuetako pantaila babesleetan. Horietan, harrapakariak irudikatzen dituzten binilozko ohiko pegatinak jarri zituzten. Udalak azaldu duenez, ordea, “adituek” ondorioztatu dute harrapakarien pegatinek “eraginkortasun mugatua”.