Aldatz Tames, Ane Sarasola eta Mikel Sarasola Koba ostatua daramaten lehengusuak dira. 2017. urtetik daude Gros auzoko Karkizano kalean, eta turismo jasangarri baten alde daude.
Ostegunean 79 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian, eta intzidentzia metatua jaitsi egin da berriz ere; 633,80koa da gaur. Intzidentzia altuena Parte Zaharrekoa da, eta baxuena, aldiz, Egiakoa.
Arraunean, mutilak soilik lehiatuko dira asteburuan, Arousako (Galizia) itsasadarrean. Futbolean, Realak eta Osasunak jokatuko dute Euskal Herria Txapela finala, eta eskubaloian, Bera Berak bere lehenengo lagunartekoa jokatuko du.
Saioa Burutaran Las Penas garage pop talde donostiarreko bateria jotzaile eta korista da, eta taldeak izandako bilakaerari buruz hitz egin dugu berarekin. Kontzertua eskainiko dute Donostiako Bataplan aretoan hilaren 7an, 20:00etan.