Ba al duzu planik astebururako?
'Agur Etxebeste' filma proiektatuko dute asteburuan. Abuztuko lehen asteburu honek hainbat ekintza utziko dizkigu, eta planik ez baduzu, garaiz zaude proposamen hauetakoren batera joateko. Musika Hamabostaldiari dagokionez, esaterako, ostiralean 19:00etan Seldom Senek Antzinako Musika Zikloa eskainiko du. 19:30ean Igor x Moreno Iidot-Syncrasy dantza eskainiko dute; 20:00etan Organo erromantikoaren nazioarteko ikastoroko ikasleen kontzertua egongo da ikusgai eta 20:30ean Judith Jauregiren eta Jesus Reinaren kontzertua izango da. Larunbatean, 19:00etan Aguraingo Landarbaso Abesbatza izango da; 19:30ean Seldom Sene izango da Antzinako Musika Zikloan; 19:30etan Solasaldia Myriam Perez Cazabonekin (Neri(h)ari) eta 20:00etan Donostiako orfeoiaren kontzertua. Igandean, 19:30ean Euskal Herriko Gazte Orkestrak eskainiko du kontzertua (EGO), 19:30ean Neri(h)ari konpainia ‘Mutu’ dantzaldia eta 20:00etan Thierry Escaichen organo zikloa izango da.
Bestalde, Tabakaleran ostiralean 19:00etan Rosetta, Jean-Pierre eta Luc Dardenneren Belgika filma egongo da ikusgai. 19:30ean Donostiako 82. Musika Hamabostaldiko kontzertua egongo da, eta 20:00etan Nomofobikak Hackerrak antzezpena. Larunbatean, 11:00etan eraikinak eskaintzen duen kultur proposamena ezagutzeko bisita egingo da. 12:00etan Zuzeneko artea, Alabama Banana eta Kutxa Kultur Moda Hilotz paregabea. 19:00etan Zinema, Sweet movie filma egongo da (1974). 19:00etan kontzertuak, Jamrock sunset: Eira + King konsul + Lagata DJ + Revolutioanry brothers, eta 19:30ean Donostiako 82. Musika Hamabostaldia Tabakaleran. Igandean, 12:00etan Moda-tailerra familian: ehun-estanpazioa elementu naturalekin; 17:30ean bisita gidatuak, irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 eta 19:30ean Donostiako 82.Musika Hamabostaldia tabakaleran.
Abuztua Donostian programak ere zenbait ekitaldi ditu programatuta. Ostiralean 17:00etatik 19:00etara Magia tailerra Oliver magoarekin izango da Bidebietako Salvador Allende parkean. Leku eta ordu berean, karts elektrikoak eta pedalezko ferrariak egongo dira haurrentzat. 19:00etatik 20:15era, Good Sex, Maritxu komedia izango da Bidebietako frontoian. 20:30etan, Tio Teronen Semeak dantza taldeak Festamentua emanaldia eskainiko du Trinitate plazan. 22:00etan, Agur Etxebeste filma ikusi ahalko da Bidebietako frontoian. Egun osoan zehar, 10:00etatik 20:00etara Donostiako Erraldoi Konpartsaren erakusketa egongo da San Telmo Museoan, eta eskulangintza azoka Alderdi Ederren. Larunbatean, 9:00etan Euskal Herriko nekazal produktuen azoka berezia egingo da Loiola kalean. 11:00etan, bertako produktuetako gastronomia lehiaketa egingo da gazteentzat Trinitate plazan. 11:00etan. Egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke.


