Donostiako Onkologikoko langileak osasun publikoan sartzeko eskatu dute langileek eta EH Bilduk

Donostiako Ospitale Onkologikoko langileak osasun sistema publikoan sartu ditzatela eskatzeko mobilizatzen ari dira, eta protesta egin zuten atzo Onkologikoaren aurrean, EH Bilduko ordezkari batzuekin batera; Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea, Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako batzarkidea eta Olaia Duarte Donostiako Udaleko zinegotzia han izan ziren. Uberak salatu zuen “onartezina” dela Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Onkologikoarekin duen atxikimendu hitzarmena ez betetzea, eta beraz, langileak osasun publikoaren sarean ez sartzea.
2019an hasi zuen Onkologikoko langile batzordeak Osakidetzako sare publikoaren parte izateko plana, eta aurten bukatuta egon behar zuen. Azaldu dutenez, plana ez da burutu, eta eskaintzen dituzten zerbitzuak publikoak badira ere, hainbat langile Onkologikoa fundaziokoak direla oraindik.
? Hau onartezina da. Ez, ez du EH Bilduk bakarrik esaten, zentroko langileen hitzak dira: Donostiako Onkologikoa desegiten ari dira.
— EH Bildu (@ehbildu) August 5, 2021
Osasun-galera handia izatez gain, bertako baliabideak ez erabiltzea arduragabekeria itzela da.@RebekaUbera. pic.twitter.com/sHTP2s3d9U