Erraldoien erakusketa doakoa izango da familientzako larunbatetik aurrera

Itzurun konpartsako erraldoien erakusketa baliatuta, Ibilbide erraldoia San Telmon egitasmoa antolatu dute San Telmo Museoak eta Donostiako Festakek, familiek Aste Nagusiko zortzi erraldoiak eta Altzoko Handiaren txokoa doan ikusi ahal izateko. Horrela, bihartik, hilaren 7tik, irailaren 12ra arte (10:00-18:30) familiek Itzurun konpartsako zortzi erraldoiak (lau metro neurtzen dituzte) eta museoan dauden Altzoko Handiaren zenbait objektu –kapela, eskularruak, zapatentzako orkoia eta aulkia– ikusi ahalko dituzte doan.

San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean Altzoko Handiaren hainbat objektu ikusgarri daude. (Argazkia: Beñat Parra)
Orain arte, Itzurun konpartsako erraldoien erakusketa doakoa zen haurrentzat, baina helduek ordaindu behar zuten. Hain zuzen, berriki, EH Bilduk alkateari eskatu dio erraldoien erakusketarako sarrera doakoa izateko herritar guztientzat.