Hainbat zinema jaialditan lehiatutako filmak ikusiko dira Perla sailean

Aurtengo Zinemaldiaren 69. edizioa irailaren 17tik 25era ospatuko da. Horren barruan, beste lehiaketa batzuen artean, Perlak saila lehiaketa izango da. Lehiaketa honetan, aurretik beste zinema jaialdi batzuetan programatutako eta hemen ikusi gabeko 15 film luze lehiatuko dira. Gainera, film horiek Donostia Hiria Publikoaren hautagai izango dira, eta film onenaren saria 50.000 eurokoa eta Europako film onenarena 20.000 eurokoa izango dira. Duprat eta Cohnen Competencia oficial filmak zabalduko du Perlak saila, eta Haynesen The Velvet Underground filma izango da lehiaketa itxiko duena.
Hauek izango dira Perla sailean lehiatuko diren filmak: Ryusuke Hamaguchiren Wheel of Fortune and Fantasy; Celine Sclammaren Petite Maman; Joachim Lafosseren The Restless; Francois Ozonen In the House; louis Garrelen The Crusade; Shipei Wenen Are you lonesome tonight?; Sean Bakerren Red Rocket; Paul Verhoeven Benedetta; Charlote Gainsbourgen Jane by Charlotte; Emmanuel Carrereren Between two worlds eta Xavier Giannoliren Eager Bodies.
Lehiaketaz kanpo, bi emanaldi berezi eskainiko dira, Julia Docournau zuzendariarem Titane eta Ryusuke Hamaguchi japoniarraren Drive My Car.